Ongi etorri Leire Urra Psikoterapia zentrora!
Zure ongizate emozional eta mentala indartzeko bidelaguntza eskaintzen dizut.
Osasun emozionala
“Helburua da zure osasun emozional eta mentala sustatzea”
Horretarako behar dituzun baliabideak eskainiko dizkizut, zure buruarekin eta ingurukoekin harreman hobeak izan ditzazun. Gure emozioak baliabide eta tresna berriekin kudeatzen ditugunean, gure gatazkak eta gure sentitzeko modua bideratzen eta eraldatzen dira.
Leire Urra Bengoa: Psikologoa - Psikoterapeuta
Pertsona bakoitzaren beharrak entzuten eta babesten ditugu
Bizi esperientziek, lanketa pertsonalak eta etengabeko formakuntzak ahalbidetu dit hainbeste betetzen nauen eta disfrutatzen dudan lanbidean jardutea.
Laguntza profesionala
“Bizitzako momentu batzuetan laguntza profesionala behar izaten dugu”
Emozio zailak, ondoeza, kezkak, obsesioak, tristura, antsietatea, depresioa, doluak, krisi pertsonalak, beldurrak, harremanetan arazoak, autoestima falta…
Onurak
Zer den eta zertarako balio duen psikoterapiak
Zuretzako espazio propio bat da, zure buruarentzat esklusiboa izango den gunea, gertatzen zaizunari buruz kontzientzia hartzeko.
Bizitzen ari zaren prozesuetan zehar barne-bidaia bat egitea da.
Bidelaguntzarekin egiten den barne-bidaia bat da.
Zure burua ezagutu eta ongizate emozional eta mentala indartzeko bidea da.
Konfiantza, entzutea, errespetua eta laguntza terapeutikoa
Nire psikoterapia zentroan pertsona bakoitzak behar duenean jartzen dut arreta, bakoitzak dakarrena entzun eta konfiantzazko, gertuko eta guztiz konfidentziala den bidelaguntza profesionala eskaintzen dut. Pertsona bakoitzaren erritmo, behar eta prozesua errespetatzen dut.